Ameli ipuin kontalaria izan da Elizondoko eskola publikoan

Ttipi-Ttapa 2017ko urt. 25a, 12:46
Ameli ipuin kontalaria asteartean Elizondoko eskola publikoan.

Eskolaz kanpoko liburutegi zerbitzua ere eskaintzen dute ikasturte honetan

Elizondoko Eskola Publikoko ikasleek Ameli Ipuin Kontalaria ikusteko eta gozatzeko aukera izan zuten eskolako liburutegian urtarrilaren 23an, asteartean. Ekintza hau irakurzaletasuna eta liburutegiaren erabilera sustatzea helburua duen egitasmo zabala baten barnean kokatuta dago. Egitasmo honen barne, eskolako orduetan, baita eskolatik kanpoko orduetan ere ekintza desberdinak antolatu dira.

 

Aurten, bertze berrikuntza batzuen artean, eskolaz kanpoko liburutegiko zerbitzua zabaldu da, hezkuntza komunitateko kide guztiendako irekita egonen dena: gurasoendako, aitatxi-amatxiendako baita eskolako ikaslendako ere. Zerbitzu hau posible izan da Eskola eta Guraso Elkartearen arteko elkarlanari esker. Zerbitzuaren finantziazioa Guraso Elkarteak egiten du..

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun