Hondakin zerbitzuen egutegiek zozketatutako 300 euroak Zigarat

Ttipi-Ttapa 2017ko urt. 18a, 15:36
Mikel Ortega Baztango zinegotziaren eskutik jaso du saria Mari Carmenek, Juan Miguel Ibarra saridunaren emazteak.

Juan Miguel Ibarra Elizalderi egokitu zaio erosketa txartela 

Azken urteetako ohiturari eutsiz, aurten ere Baztango Udalak eta Bortziriak eta Malerrekako Mankomunitateek zonaldeko etxe guztietan banatu den egutegia prestatu dute. Ale bakoitzak zenbaki bat du urtean zehar, hiruhilabetetik behin egiten diren zozketetan parte hartzeko. Saria eskualdeko dendetan gastatzeko 300 euroko erosketa txartela izanen da. 2017ko lehen zenbaki sariduna atera dute eta Zigako Juan Miguel Ibarra Elizalderi egokitu zaio saria. 

 

Zozketa urtarrilaren 4ean egin zen eta urtarrilaren 17an, Mikel Ortega Baztangp udaleko zinegotziak eman zion saria Mari Carmen-i, Juan Miguelen emazteari. Zorionak eta erosketa on.

Aipatzekoa da joan den urtean egindako lau zozketetan ez zela saridunik azaldu. Aurten, aldiz, lehenbizikotik atera da sariduna.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun