Aitaren bizipenak eta bertze istorioak komikian bildu ditu Begoña Durruty margolari arizkundarrak

Ttipi-Ttapa 2016ko abe. 21a, 07:40
Gregorio eta Begoña Durruty aita-alabak, margolariak egin duen komikiaren aurkezpenean. Argazkia: Juan Mari Ondikol

Aljeriako gerlan zauritu zuten eta gerritik beheiti mugitu ezinik gelditu bazen ere, ezintasun hori gainditzea lortu zuen Gregorio Durrutyk

Gregorio Durruty aitaren Aljeriako gerla garaiko pasadizoak eta bizipenak eta bertze zenbait istorio bildu ditu Begoña Durruty margolari arizkundarrak nobela grafiko batean. 

 

Muga ingurukoa izaki, frantziar herritartasuna zuen Gregoriok eta Frantziako armadan zerbitzatu behar izan zuen, paraxutista moduan. Aljeriako independentzia gerlan jauzi batean istripua izan zuen, eta zaurien ondorioz, gerritik beheiti mugitu ezinik gelditu zen. Halere, gogotsu eta borondatez ezintasun hori gainditzen saiatu zen, eta makuluen laguntzaz oinez ibiltzera bueltatu zen.

Gerlako bizipen ulergaitz horiek marraztu eta Cherch’pas á comprendre! ¡No se puede entender la guerra! Komikia karrikaratu du Begoña Durrutyk.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun