Arkitekto teknikoa kontratatzeko hautaproba abiatu du Baztango Udalak

Ttipi-Ttapa 2016ko abe. 16a, 07:45

Eskaerak abenduaren 25a baino lehen aurkeztu behar dira 

Euskaraz dakin arkitekto tekniko lanpostuan aldi baterako kontratu bidez aritze aldera, udalean gertatzen ahal diren beharrak asetzeari begira lan publikoaren eskaintza deialdia egin du Balleko Etxeak, izangai-zerrenda bat hautaproben bitartez osatzeko. Deialdia abenduaren 15eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen eta egun horretatik hasita, hamar egun naturaleko epea izanen da eskaerak aurkezteko.

Deialdia

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun