Munduko errugbi txapelketarako txartela lortu du Saioa Jaurena elizondarrak

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko aza. 29a, 07:49
Espainiako emakumezkoen errugbi selekzioa, tartean Saioa Jaurena baztandarra dela, sailkapena ospatzen.

Espainiako selekzioa Eskoziakoari nagusitu zaio Europako azken txartela ematen zuen kanporaketan

Saioa Jaurena elizondarrak Europako emakumezkoen errugbi txapelketa irabazi zuen urrian Espainiako selekzioarekin. Garaipen hark, Munduko txapelketarako sailkatu ahal izateko bertze bi partida jokatzeko eskubidea eman zion Espainiako selekzioari. Hain zuzen, azaroan jokatukdu Eskoziaren kontra, joan eta etorriko kanporaketa, 2017an Irlandan jokatuko den Munduko txapelketarako Europako taldeendako azken txartelaren bila. Eskozian jokatutako partidan 5-10 irabazi zuen Espainiako selekzioak eta itzulerakoan, Madrilean larunbatean jokatutako partidan ere 15-10 irabazi zuenez, Munduko txapelketan izanen da Espainiako selekzioa eta Saioa Jaurenak ere izanen du bertan parte hartzeko aukera.

Oraingoz, Espainiarekin batera, gaur egungo txapelduna den Ingalaterra, Kanada, Frantzia, Irlanda, Zeelanda Berria, Estatu Batuak, Australia, Gales eta Italiak eskuratu dute Mundialerako txartela.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun