Gizarte jardueretarako eta nazioarteko kooperaziorako diru-laguntzak eman ditu Baztango Udalak

Ttipi-Ttapa 2016ko aza. 11a, 08:51
Saharaztanek jasoko du diru laguntzarik handiena nazioarteko kooperaziorako programen baitan.

16.000 eta 36.811,15 euro banatuko ditu hurrenez hurren 

2016 urtean Baztanen gizarte proiektuak eta jarduerak garatzen dituzten talde, kolektibo eta irabazi asmorik gabeko elkarteak eta nazioarteko kooperaziorako proiektu, programa eta planak diruz laguntzeko subentzioak onartu ditu Baztango Udalak.

 

Gizarte proiektuetarako 16.000 euro

Gizarte proiektuak eta jarduerak garatzen dituzten talde, kolektibo eta irabazi asmorik gabeko elkarteek 16.000 euroko diru laguntza jasoko dute Udaletik, honela banatuak: Bidelagun elkarteak 2.851,49 euro, Xaulik 2.534,65 euro, Asomak 1.346,53 euro, Anasaps-Dizdirak 2.297,03 euro, Elikagai Bankuak 2.772,28 euro, Anfasek 2.851,49 euro eta Acodifnak 1.346,53 euro.

 

Nazioarteko kooperaziorako 36.811,15 euro

Nazioarteko kooperaziorako proiektu, programa eta planak diruz laguntzeko, berriz, 36.811,15 euro bideratu ditu Baztango Udalak: Saharaztani 3.240 euro, Frantziskotar Konbentualei 2.203,61 euro, Behar Bidasoari 2.786,89 euro, ANARASD-i 2.333,22 euro,  La Esperanzari 2.203,61 euro, Ambalari 2.462,84 euro, Bigarren Familia egitasmoari 2.203,63 euro, Juan Bonal Fundazioari 2.267,69 euro euro; Vicente Ferrer Fundazioari 2.268,41 euro, Mugarik Gaberi 2.786,89 euro, Arquitectura Sin Fronteras-i 2.657,89 euro, Bakerako Lankidetza Batzarreari 2.267,69 euro, Nuevos Caminos-i 2.267,69 euro, El Salvador Elkartasunari 2.851,70 euro eta Itakari 2.009,19 euro.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun