Maria Maldonado irundarrak irabazi du Elizondoko Kasinoko margo lehiaketa

Ttipi-Ttapa 2016ko aza. 2a, 12:14
Saritutako margolariak eta epaimahaiko kideak Kasinoan.

Bigarren saria Javier Igoa lesakarrarentzat izan zen

Maria Maldonado irundarrak irabazi zuen urriaren 30ean Elizondoko Kasinoak antolatutako margo lehiaketa eta honenbertzez, 1.000 euroko lehen saria eraman zuen. Bigarren saria (400 euro), 2013an garaile izan zen Javier Igoa lesakarrarentzat izan zen. 

 

Denera 20 bat margolari bildu ziren, Gartzain, Lekaroz edo Iruritako paisaiak beraien oihaletan margotzeko. Horietatik bakarra izan zen baztandarra, Elisa Muñoz Amorena.

Ana Mari Marin, Tomas Sobrino eta Juan Carlos Olaetxea margolariek, Lekarozen eta Gartzainen mediku izan zen Salvador Martin-Cruz arte kritikoa eta Eduardo Zubikoa Kasinoko presidenteak osatu zuten epaimahaia. Ohikoa denez, Kasinoan egindako bazkari oparoarekin akitu zen lehiaketa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun