2.000 kilo sagar jo dituzte urriaren 22an Gamioxarreko Kirikoketa Egunean

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko urr. 24a, 15:34
2.000 kilo sagar jo zituzten larunbatean Gamioxarrean. Argazkia: Alicia del Castillo

Giro bikaina izan zen larunbatean Arizkunen, Jo ala Jo elkarteak antolatutako ospakizunean 

Kirikoketa bestaren hamazazpigarren edizioa ospatu zen urriaren 22an Arizkunen, Jo ala Jo Kultur Taldeak antolatua. Gamioxarreko dolarean gerora sagardoa bihurtuko den sagarra jo zen, 2.000 kilo inguru, eta horren inguruan hainbat ospakizun egin ziren. 

 

Baztango sagastietatik astoak tiratzen zuen gurdian eraman zituzten sagarrak Gamioxarrera, Txuputo karrikatik beheiti. Jo ala Jo Taldekoek Gamioxarrea inguruan zaintzen dituzten sagarrondoetatik bildu dute sagarra, baita Gipuzkoako Zumarraga eta Goierri aldetik ekarria, aurtengoa ez baita sagar urtea izan. Kirikoketa erritmora jo zituzten Jo ala Jo taldekoek eta jendetza handia bildu zen Arizkunera. Karriketan eskulangileen postuak eta janari-edarienak ere paratuak zituzten eta erraldoiak ere ibili ziren. Dena musika eta dantzekin ongi hornitua (Kutxa dantza ere dantzatu zuten), eta nola ez, herri bazkari dotorea goiz parteko ospakizunak akitzeko.

Bazkalondoan, berriz ere musika eta dantza izan zen, Faltzesko txalapartariekin, Hernaniko BihoTx dantzari taldearekin, Gasteizko Txalamako taldearekin eta arratsean Kupelategian egindako kontzertu eta parti apartarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun