Ikastetxean ikasitako ikasleei laguntza eskatu diete azaroaren 21etik abenduaren 3ra Arizkunenean ikusgai jarriko duten bilduma osatzeko
Elizondoko Lanbide eskolaren 50. Urteurreneko ospakizunen baitan, Arizkunenean argazki erakusketa eginen dute azaroaren 21etik abenduaren 3ra bitarte, biak barne. Astelehenetik ortziralera, 17:00etatik 20:00etara eta larunbat eta igandetan 10:00etatik 13:00etara.
Erakusketa hau osatzeko argazki bilduma egin behar dute eta horregatik, «eskertuko genuke ikastetxean ikasitako ikasleek argazkirik badute ikastetxetik pasatu edo posta elektronikoz bidaltzea (ieselizo@educacion.navarra.es)». Ikastetxearen ordutegia, 09:00etatik 15:00etara zabalik.