Europako errugbi txapelketa irabazi du Saioa Jaurena elizondarrak

Ttipi-Ttapa 2016ko urr. 17a, 10:03
Saioa Jaurenak garaipen handia lortu du Espainiako errugbi selekzioarekin.

Espainiako selekzioak 35-7 irabazi zion finalean Herbeherei

Saioa Jaurena elizondarrak Europako emakumezkoen errugbi txapelketa irabazi du. Espainiako selekzioarekin aritu da eta Madrilean jokatutako finalean 35-7 irabazi diote Herbeheretako selekzioari.

 

Garaipen honek, Munduko txapelketarako sailkatu ahal izateko bertze bi partida jokatzeko eskubidea ematen dio Espainiako selekzioari. Hain zuzen, azaroan jokatuko du Eskoziaren kontra, joan eta etorriko kanporaketa, 2017an Irlandan jokatuko den Munduko txapelketarako Europako taldeendako azken txartelaren bila.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun