Erraldoi eta buruhandien tailerrean izen emateko epea zabaldu dute Baztanen

Ttipi-Ttapa 2016ko urr. 7a, 07:29
8 urteko haurrei eta helduei zuzendua da tailerra.

Urriaren 14ra bitarte egin daiteke Arizkunenea Kultur Etxean

Baztango Udaleko Kultura Batzordeak antolatutako erraldoi eta buruhandien tailerrean izen emateko epea urriaren 14ra arte zabaldu dute. Tailerra, 8 urtetik goitiko haur eta helduei zuzendua da eta urriaren 18tik urtarrilaren 31ra emanen litzateke, asteartetan 17:00etatik 18:30era Arizkunenean.

 

Baztanen erroldatuek 41 euro ordaindu beharko dute eta erroldatu gabekoek 58 euro. Amaia Zinkunegi eta Ines Gereka izanen dira irakasleak eta ohartarazi dutenez, erraldoien egitura ikasleen kontura izanen da, irakasleek egituraren berri emanen dute eta montaketa lana denen artean eginen da.

Erran bezala, izen ematea urriaren 14ra bitarte egin daiteke Arizkunenea Kultur Etxean 07:30etik 14:50era (kultura@baztan.eus, edo 948 581279 telefonoan)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun