Anizko bestetan auzolana grabatzen aritu da Euskal Telebista

Ttipi-Ttapa 2016ko urr. 6a, 08:45
Ibon GaztaƱazpi ETBko aurkezlea, Anizko haurrekin kalejiran.

Ibon Gaztañazpi aurkezleak bota zuen bestak hasteko txupinazoa

Aurtengo bestetan gonbidatu berezia izan Anizen, Euskal Telebistako Auzolan programa Anizen grabatu baitute. Bestak larunbatean hasi baziren ere, ortziralean goizeko 9etarako herrian zituzten ETBko langileak Anizko auzolana grabatzen. 

 

Goizean goizik karrika garbitzea, biharamuneko bazkariko mandatuak egitera, arratsalden ostatua montatzea, banderak paratzea... guzti-guztia grabatu zuten. Biharamunean, larunbatean ere egun guztia hemen pasatu zuten, baina hontakoan besta grabatuz. 

Bestaren hasmenta gainera, Ibon Gaztañazpi aurkezleak botatako suziriarekin eman ziotem. Arratsaldeko sorpresan ere haur guztiak bereganatu zituen.

Anizen grabatutakoa telebistan ikusteko aukera urriaren 23an izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun