Gorostapoloko frontoia berritzeko lanak eman ditu Baztango Udalak

Ttipi-Ttapa 2016ko ira. 30a, 08:04
Duela ehun urte egin zuten Gorostapoloko frontoia eta azken moldaketak duela 40 urte.

Arakan enpresak eginen ditu, 35.090 euroko aurrekontuareklin

Baztango Udalak Erratzuko Gorostapolo auzoko frontoia konpontzeko lanak Arakan enpresari eman dizkio. Lanen aurrekontua 35.090 eurokoa (BEZ barne) da eta egin beharreko lanak: pilotalekuko paretak zartatzea, zola eta harmailak berritzea eta sarea aldatzea. 

 

Lan hauek egiteko lau eskaintza izan ziren eta ekonomikoena Arakanena izan baitzen, udalak lanak berari eman dizkio. Egin beharrekoak urtea akitu baino lehen egin beharko ditu. 

Gorostapoloko frontoia 1916an egin zuten eta azkeneko moldaketak iragan mendeko 70. hamarkadan. Pilotalekuaren egoera aski eskasa da; berritze lanak eginda ttukun geldituko da.

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun