Herrietako bestetako kontuak

Anizko Arrosarioko Amabirjinaren bestak urriaren 1etik 3ra ospatuko dituzte

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko ira. 30a, 07:59
Animazioa izanen da hiru egunotan Anizen.

Igande arratsaldeko desafioan, Nafarroako txapeldun den Unai Iantzi hamar herritarren kontra ariko da koxkor biltzen

Hiru egunez ospatuko dituzte Anizen antolatutako Arrosarioko Amabirjinaren bestak. Igande arratsaldean bi ekitaldi berezi izanen dira: koxkor biltze desafioan, Nafarroako txapeldun den Unai Iantzi aniztarra bertze hamar herritarren kontra ariko da eta bertso marraztuetan, karikaturgile bat eta Amets Arzallus eta Unai Iturriaga bertsolariak elkarlanean ariko dira.

 

LARUNBATA, URRIAK 1

• 11:00etan ezkil jotzea, eta altxaferoak herriko trikitilariek alaiturik.

• 11:30ean Herri-krosa: haurrendako eta helduendako ibilbide desberdinak.           

• 12:00etan Puzgarriak.

• 14:00etan Paella, eta bizkotxo lehiaketa.  Lehiaketako paella eta postreekin Bazkaria.

• Ondotik Musa eta mahai jokoak.

• 15:30ean Puzgarriak.            

• 17:00etan Tirolina.

• 18:00etan Txokolate jatea.

• 20:00etan Mutildan­tzak eta gaita.

• 21:00etan Baztan Zopak.

• 00:30ean Salaberrirekin dantzaldia.

• Akitzeko Xingar jatea.

 

IGANDEA, URRIAK 2

• 12:00etan Meza Nagusia.           

• Ondotik Otordua: bertako produktuekin egina. Argazki erakusketa lehiaketarat aurkeztu diren argazkiez osatua.

• 17:30ean desafioa: Unai Iantzi Nafarroako koxko biltzaile txapelduna 10 aniztarren aurka lehiatuko da, nork bildu 50 koxko lehenago; Unaik berak bakarrik edo gainerako hamarrak batera. Herritarren arteko jokoak.

• 18:00etan bertso marraztua emanaldia. Unai Gaztelumendi karikaturgile eta Amets Arzallus eta Unai Iturriaga bertsotan ariko dira.

• Ondotik Hauspolariek taldearekin dantzaldia.

• Akabailan Afaria Mendiarte Kultur elkartean.

 

ASTELEHENA, URRIAK 3

• 11:00etan Mus Txapelketa.

• 12:00etan Buruhandiak herrian barna.

• 14:00etan zikiro jatea, Joxe Angel akordeoilariak alaiturik.

• 17:00etan IV. Boneta jaurtiketa.

• 21:00etan Joxe An­gel akordeoilariarekin dantzaldia.

• Ondotik Xingar jatea eta suaren inguruan kantaldia.                       

• Bestak akitzeko Gaixoa ni eta herriari itzulia.

 

Erlazionatuak

Anizko bestak, larunbatetik astelehenera

Xorroxin irratia 2016 ira 28 Baztan   Aniz

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun