Elizondoko herriak batzarra deitu du irailaren 30ean

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko ira. 30a, 07:52
Foruen Plazaren moldaketa aztertzeko komisioak aurkeztutako proposamenaren inguruan erabakiko dute batzarrean.

Ortzirale arratseko 8etatik aitzinera, Foruen Plazaren moldaketa proposamenaz eta zenbait karrika besta egunetan trafikoari ixten segitu edo ez erabakiko dute 

Elizondoko alkateak eta kargodunek herritarrak deitu dituzte irailaren 30ean, ortzirale arratsaldeko 8etan Elizondoko Herriko Etxean eginen den batzarrean parte hartzera. Gai garrantzitsuak direnez, herritarren partehartzea eskatu dute.

 

Batzarra hasteko, aurreko batzarreko aktaren irakurketa, eta hala balitz, bere onarpena eztabaidaituko dute. Segidan, Foruen Plazaren moldaketa edo erreforma aztertzeko komisioak aurkeztutako proposamenaren inguruan erabaki bat hartuko da. Gero, Jaime Urrutia karrika, Karrika Ostatuaren paretik Ziga Margolariaren plazaraino, asteburu eta besta egunetan trafikoari esteari buruz ariko dira. Hain zuzen, uztailetik hasita proba egin da eta ondotik, honela jarraitu edo ez erabakiko dute elizondarrek. Akitzeko, galdera eta eskaeren txanda izanen da.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun