Gazte eta gaztetxoen laxoa txapelketen finalak bertan behera utzi zituzten euriarengatik

Ttipi-Ttapa 2016ko ira. 19a, 08:12

Irailaren 25ean jokatuko dituzte Arraiozen 

Laxoa elkarteak antolatutako gazte eta gaztetxoen laxoa txapelketen finalak jokatzekoak zituzten irailaren 17an Arraiozko plazan, baina euriarengatik bertan behera utzi behar izan zituzten. Bi finalak, datorren igandean, irailaren 25ean jokatuko dituzte Arraiozko plazan, goizeko 10etan gaztetxo mailakoa eta 12:00etan gazte mailakoa. 

Gaztetxoetan Doneztebe A (David Mitxeo, Eneko Maylin, Ander Ruiz eta Erik Garcia) eta Oiz (Xuban Ilarregi, Mikel Mikelarena, Oscar Ilarregi eta Aimar Ariztegi) ariko dira finalean

Gazte mailan Oiz (Ioritz Zelaieta, Aimar Saldias, Zorion Zelaieta eta Jon Oiartzabal) eta Arraioz (Eki Etxandi, Josu Etxandi, Mikel Organbide eta Urki Etxandi) izanen dira aurrez aurre.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun