Herrietako bestetako kontuak

Elbeteko bestak irailaren 9tik 14ra ospatuko dituzte

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko ira. 8a, 07:42
Giro ederra izanen dute aurten ere Elbeteko Santa Krutz bestetan.

Zikiro jatea eginen dute larunbatean

Iraileko bigarren asteburuan iritsiko da Elbetera besta giroa. Ortziralean hasi eta astelehenera arte segidan, hamaika ekitaldi antolatu dituzte. Asteartean atseden hartu ondotik, asteazkenean dianak, meza eta luntxa izanen dituzte. Zikiro jaterako txartelak Elbeteko Posadan eta Karrikan egonen dira salgai. Haurren bazkarira joan nahi duenak, berriz, Posadan eman behar du izena eta baita mus txapelketan parte hartu nahi duten bikoteek ere.

 

ORTZIRALEA, irailak 9

• 18:30 Txupinazoa eta bonba japoniarrak.

• 21:00 Baztan zopak.

• 22:30 Hauspolariek taldearen emanaldia Elbeteko posadan.

• 00:00 Txopo goratzea. Ondotik Hauspolariek  plazan eta DJ Aimar Elbeteko gazteen ostatuan.

• 06:00 Xinger jatea.

 

LARUNBATA, irailak 10

• 09:00 Dianak.

• 14:30 Zikiro jatea. Ondotik dantzaldia frontoian Franxixkorekin.

• 20:00 Muxikoak.

• 23:00 Mendiberri plazan. Ondotik Tirri&Tery Jai alai guateque.

 

IGANDEA, irailak 11

• 09:00 Dianak.

• 11:00 Puzgarriak, Tren txu txua eta kars-ak..

• 13:30 Haurren bazkaria Elbeteko posadan.

• 15:30 Puzgarriak, Tren txu txua eta kars-ak.

• 18:00 Baztango dan­tzariak eta txokolatada.

• 18:00 Mus eta Partxis­ txapelketa Elbeteko posadan.

• 20:00 Dantzaldia Hauspolariek taldearen eskutik.

 

ASTELEHENA, irailak 12

• 09:00 Dianak.

• 14:30 Herri bazkaria.

 

ASTEAZKENA, irailak 14

• 09:00 Dianak.

• 11:00 Meza nagusia eta ondoren luntxa.

Erlazionatuak

Elbeteko bestak

Xorroxin irratia 2016 ira 08 Baztan   Elbete

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun