Baztango Udalak Orabidea, Zuaztoi eta Agerre aldeko bideetan brea botatzeko lanak eman ditu

Ttipi-Ttapa 2016ko abu. 31a, 07:00

Construcciones Boreste SA enpresa arduratuko da lanetaz

Udalaren hasierako aurrekontua 108.300 eurokoa zen (BEZ gabe) eta lanak emateko egin zen prozedura irekian hiru enpresa aurkeztu ziren. Eskaintza hoberena Construcciones Boreste, SAk egin zuen, 84.939 euroan. Lanak iraileko bigarren astean hasiko dituzte.

Bagorditik Orabideko bidean 1,5 kilometroko tartean botako da brea, Azpilkuetako Zuaztoi auzoan, auzoraino gelditzen diren 130 metroetan eta Elizondoko Agerrea alderdian 1,8 kilometrotan. Lan hauen garrantzia aipatu dute Baztango Udaletik, «bide hauek Baztango auzo eta baserri desberdinetarat doaz eta herritarren guttieneko ongizatea bermatzeko beharrezkoak dira».


Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun