Txuribeltz Festibala antolatu du lehen aldiz Baztango Blues Elkarteak

Ttipi-Ttapa 2016ko abu. 11a, 09:26
Cristian Inostroza eta J.M. Carrasco txiletarrek joko dute larunbat arratsean Elizondoko plazan.

Irailaren 2 eta 3an eginen dute Lekarozko Aterpean

Blues musika maite dutenek huts egin ezin duten hitzordua daukate iraileko lehen asteburuan Baztanen. Baztango Blues Elkarteak lehen aldiz Txuribeltz Festibala antolatu du Lekarozko aterpean.

 

Irailaren 2 eta 3an Ñaco Goñi y los Buescavidas, Spanish Blues Harp Attack (Ñaco, Mingo, Danny Boy, Joan Pau Cumellas eta Antonio Serrano), Miki Nervio y los Bluesmakers, Big Mama Montse, Sister Marion eta Tofol Martinez, Paul San Martin eta Iker Piris musikariak espero dituzte, bertze zenbaiten artean.

Duela urtebete sortu zen Baztango Blues Elkarteak Euskal Herriko blues zaleak biltzea espero du eta Txuribeltz festibala nahitaezko hitzordua bilakatzea. Gaur egun 87 bazkide ditu elkarteak eta 14 hilabetez 20 bat kontzertu antolatu ditu, batez ere Elizondoko Ilargi ostatuan.

 

Abuztuaren 13an Elizondoko plazan

Baina irailera esperatu gabe, abuztuaren 13an, larunbatean 21:00etan ere blues kontzertua antolatu du Baztango Blues Elkarteak. Elizondoko plazan Txileko J.M. Carrasco&Cristian Inostrozak eta Paul San Martin&Roman Grataionek joko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun