Ehunka lagun bildu zen Zigan Benito Lertxundiren kontzertua aditzera

Ttipi-Ttapa 2016ko abu. 10a, 09:23
Zigatarrek lan handia egin dute Benito Lertxundiren kontzertua prestatzen, trafikoa gidatzen eta bertze hainbbat zereginetan.

Gazteek eta herriak eskerrak eman nahi dizkiete ekitaldia aitzinera ateratzen lagundu duten guztiei

Eguraldi lagun, ehunka pertsona elkartu ziren abuztuaren 7an Zigako Plazan  Benito Lertxundiren kantaldiaz gozatzera, herriko ezkil-jotzaileek hasiera eman zioten bi ordu baino gehiago luzatu zen kontzertuari. Aurretik herritar kuadrilla bat trafikoa gidatzen, sarrerak kontrolatzen, taberna eta bokatak egiten ibili ziren. Herri txikiak lan handia egin du, bai aitzinetik bai egunean bertan, eta aldez aurretik barkamenak eskatu norbaiti zerbitzuren bat ez bazitzaion egoki iduritu. «Guk gure esku zen guztia egin genuen, ilusio eta auzolan ikaragarriz!!» diote.

 

Eta hortaz, Zigako gazte eta herriaren partetik eskerrak eman nahi dizkiete kantaldirako laguntza eskaini duten guztiei: Orona, Etxezuria Landaetxea, Baztandarren biltzarra, Ze-goxo fruta dendak, Aldekoa landetxea, Urballo eraikuntzak, Xanti ibarra elektrizitatea, Zur-zar zurgindegia, Migelene eraikuntzak, Indauto, Elicetxe suministros, Fantxike arropa eta opari denda, Idoia Oteiza ileapaindegia, Sarobe eraikuntzak, Saioa ostatua, Txokoa ileapaindegia, Panificadora Baztanesa, Apeztegia burdindegia, Bittor Elizagoien eraikuntzak, Arozberri, Jauregia, Iparla kirolak, Oskariz anaiak, Oskorri, Martintxo Arraztoa, Pierresenea, Kokette, Arkupe gozotegia, Juan Pedro Agerrebere aroztegi metalikoa. Eta borondatea eman duten partikularrei.

Eskertza hori, mezua zabaltzen lagundu duten komunikabideei (Xorroxin irratia, Ttipi-ttapa, Xaloa, Karrape, Irati, Euskalerria eta Esanerran irratiak) eta eserlekuak utzi eta ekarri zizkietenei ere (Baztandarren Biltzarra, Baztango udala, Berroeta, Aniz eta Iruritako herria, Migelene eraikuntzak) hedatu nahi dute.

Txartelen salmenta egin duten komertzioei, argazkiak utzi dituzten Juanito Lameirinhas eta Edurne Biguria argazkilariei, etxeetan tokia utzi duten Etxezuria, Aldekoa, Etxenikia eta Auzteia etxeei eta hilabete hauetan auzolanean, antolaketa lanean  aritu diren guztiei eskerrak eman dizkiete.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun