Igande eguerdiko txupinazoarekin abiatu dira Elizondoko Santio bestak

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko uzt. 22a, 07:45
Igande eguerdian botako dute txupinazoa Elizondon. Argazkia: Juan Mari Ondikol

Egun haundiko meza eta Mutildantzez gain, herri kirolak eta bertso saioa ere izanen dituzte

Uztailaren 24an, igande eguerdian, 11 urteko Ekiñe Laurnagarai neskatikoak bota zuen txupinazoarekin abiatu ziren Elizondoko Santio bestak. Hortik aitzinera, bortz eguneko besta egitarau zabala  dute. Astelehenean Santio Egun handia ospatu zuten. Hemendik aitzinera, astearteko haur eta gazte eguna, asteazkeneko amatxi eta aitatxien eguna eta ortzeguneko herriaren eguna izanen dituzte.

  

UZTAILAK 26, asteartea

Haur eta Gazte Eguna

09:30 Argi-soinuak Beartzunen. 11:00 Erraldoi eta buruhaundien konpartsa adinekoen egoitzatik abiatuta. 11:00-14:00 Igerilekurako sarrera librea. Haurrendako uretako puzgarriak ere izanen dira. 14:00 Kuadrillen bazkaria Kuarteleko zelaian. 16:00 Jinkana 0ndotik Bonba japoniarrak. 19:00 Txokolatada. 19:00 Txaranga poteoa elkartez elkarte parketik abiatuta. 20:30 Dantzaldia Trikidantz taldearekin. 21:00 Dantza herrikoiak Ziga plazan. 22:00 Mutildantza plazan. 00:00 Dantzaldia Trikidantz taldearekin plazan.

 

UZTAILAK 27, asteazkena

Amatxi eta aitatxien eguna

09:30 Argi-soinuak. 11:00 Erraldoi eta buruhaundiekin ibilaldia Lanbide eskolatik abiatuta. 12:00 Puzgarriak eta Kars Laxoako pilotalekuan. 12:30 Recreo de Elizondo musika bandaren emanaldia Mariano Izeta Plazan. Euria ari badu Arizkunenean izanen da. 13:00 Aitatxi eta amatxi guziendako bazkaria Adinekoen egoitzan. 16:00 Puzgarriak eta Kars Laxoako pilotalekuan. 16:30 Elizondoko VII. Mus txapelketa Xalbador karrikan, Falfara elkarteak antolatuta (adin guziendako). 19:30 Dantzaldia Dantzadi taldearekin plazan. 21:00 Dantza herrikoiak Ziga plazan. 22:00 Mutildantzak. 00:00 Dantzaldia Dantzadi taldearekin plazan.

 

UZTAILAK 28, ortzeguna

Herriaren Eguna

09:30 Argi-soinuak. 10:30 bizikleta martxa Beartzunera. Ondotik gosaria Itzalargikobordan. 11:00 erraldoi eta buruhaundien ibilaldia. 11:00 Munduko XIX. Kanika Txapelketa Merkatu Zelaian. 14:30 Zikiro Jatea Pilarren. 21:00 dantza herrikoiak Foruen Plazan. 22:00 Mutildantzak Plazan. 24:00 Gizajua ni eta kalejira. 02:00 Tirri&Tery.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun