Tomas Sobrinoren margolanak ikusgai egonen dira Arizkunenean abuztuaren 28a bitarte

Ttipi-Ttapa 2016ko uzt. 21a, 13:32
Tomas Sobrinok bere margolanak zintzilikatuko ditu uda honetan ere Arizkunenean.

Elizondo margolariak Presente continuo erakusketaren inaugurazioa eginen du ortzirale arratsaldean 

Udako hitzorduari helduz, Tomas Sobrino Habans margolariak “Presente continuo” erakusketa zabalduko  du Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean uztailaren 22tik abuztuaren 28ra.

 

Egunero, 18:00etatik 21:00etara eta larunbat eta besta egunetan 11:30etik 13:30era eta 18:00etatik 21:00etara ikus daiteke erakusketa. Inaugurazio ekitaldia uztailaren 22an, ortzirale arratsaldeko 7:30ean eginen du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun