Amaiur eta Arizkungo mediku kontsultategietan lanak egin ditu Baztango Udalak

Ttipi-Ttapa 2016ko uzt. 21a, 08:48
Arizkungo mediku kontsultaren kanpoko sarrera breaztatu dute.

Udal langileek egin dituzte eta 5.000 euroko kostua izan dute 

Azkeneko asteetan Baztango udalak Amaiur eta Arizkungo mediku kontsultategietan lanak egiten ditu. Amaiurkoan egongela bitan zatitu da, aldi berean, medikuak eta erizainak, bakoitzak bere gelan, eriak artatu ahal izateko. Arizkunen berriz biltegia handitu da eta barneko banaketa berrantolatu. Gainera, kanpoko sarrera breaztatu da.

 

 

Lan hauek udal langileek egin dituzte eta denera 5.000 euroko kostua izan dute. Lan hauek osasugintzako arduradunekin koordinazioan egin dira. Herrietako kontsultategiak herritar guztiei osasungitza publikoa bermatzeko oinarrizko azpiegiturak dira eta, udalak, bere ahalmenekin, horri buruz lana egiten du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun