Letradunaren gaixotasuna tarteko, Otondo eta Elizegiren deklarazio saioa bertan behera

Xorroxin irratia 2016ko eka. 25a, 12:36

Joan den maiatzaren 9an argitaratutako auto batean, Iruñeko epaitegiko 5n instrukzio epaileak ekainaren 24rako Nafarroako Justizia Jauregira joateko deituak zituen.

Palazio de Aroztegia SL enpresak, ustezko prebarikazioengatik jarritako kerellaren ondorioz, Garbine Elizegi, Baztango alkate ohia eta Joseba Otondo, gaur eguneko alkatea, ekainaren 24rako  deklaratzera deituak zituen Iruñeko epaitegiko 5n instrukzio epaileak.

Erran bezala, letraduna gaixo zegoela-eta bertan beheiti gelditu dira, Elizegik, eta Otondok, egin behar zituzten deklarazioak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun