Itziar Mielgo Reyk irabazi du Elizondoko bestetako kartel lehiaketa

Xorroxin irratia 2016ko eka. 25a, 12:21
Lan irabazlea.

150 euro eta Zikirorako bi txartel eskuratuko ditu

 

Elizondoko herriak bestak iragartzeko kartel lehiaketa jarri zuen martxan duela hilabete batzuk. Epaimahaiaren erabakiaren berri eman berri du Elizondoko bestetako komisioak. Beintza-Labaiengo Itziar Mielgo Rey izan da irudirik politena aurkeztu duena eta honenbertzez, aurtengo bestak iragarriko dituen kartela edertuko duena. Itziarrek,bere irudian kartelean ikusteaz gain, 150€ eta zikiro jateko bi txartel  eskuratuko ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun