Baztango udalak olan edo toldozko nekazaritza azpiegiturak egin ahal izateko planaren aldaketa onartu du

Xorroxin irratia 2016ko eka. 25a, 11:27
Nekazaritzako tresneria gordetzeko edo biltegi bezala ibiltzeko olanezko azpiegiturak egiten ahalko dira.

Aldaketa honi esker, baserriko makineria gordetzeko edo nekazaritzako biltegi modura erabiltzeko olanezko azpiegiturak egiten ahalko dira.

Baztango udalak azken osoko bilkuran olan edo toldozko azpiegiturak egin ahal izateko udal planaren behin betiko aldaketa onartu zuen. Erran bezala, modu horretan nekazaritzako makineria gordetzeko edo nekazaritzako biltegi bezala ibiltzeko olanezko azpiegiturak egiten ahalko dira. Aldaketa honen helburua da nekazariek beren ustiategi edo esplotaziorako beharrezkoak dituzten azpiegiturak egin ahal izateko prozedura erraztea, inbertsio ttipiagoak eginez eta ataka finantziero handietan sartu gabe.

Aipatu azpiegiturak eraikitzeko, lurzoru ez urbanizagarrian azpiegiturak egin ahal izateko ezarrita dagoen prozedura administratiboa segituko beharko da. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun