Baztandarren Biltzarrerako kartela aukeratu dute

Ttipi-Ttapa 2016ko api. 28a, 10:23
Baztandarren Biltzarra iragarriko duen kartela.

Iruñeko Javier Balda Berastegik aurkeztutakoa 'Karratu bikote' lanak irabazi du lehiaketa

Aurkeztutako 23 lanen artean, Iruñeko Javier Balda Berastegik aurkeztutako Karratu bikote irudiak irabazi du Baztandarren Biltzarrerako kartel lehiaketa. Gaur egun Donostian bizi eta lan egiten duen artistak 600 euroko saria jasoko du. Beraz, aurten uztailaren 17an ospatuko den bestak badauka iragarriko duen irudirik. 

Bertzalde, aipatu, uztailaren 18tik aitzinerat, parte-hartzaileek beren kartelak berreskuratu ahal izanen dituztela antolatzaileekin harremanetan jarriz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun