Amaiur Gazteluan Kantuz ariko dira maiatzaren 1ean

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko api. 27a, 07:43
Hondarribiko Olagarro abesbatza izanen da topaketan parte hartuko dutenetako bat.

Bezperan, kantu eta dantza jira izanen da Porrotx eta hainbat abesbatzarekin Elizondon eta abesbatzen topaketa Erratzun

Kantua eta dantza maite dutenek asteburu egokia izanen dute Baztanen. Maiatzaren 1ean, igande eguerdiko 12:30ean Amaiur gazteluan kantuz jaialdia izanen dute Amaiurren. Bezperan, Porrot eta hainbat abesbatzarekin kantu eta dantza jira eginen dute larunbat eguerdian Elizondon eta arratsaldean, Abesbatzen topaketa kontzertua Erratzun.

 

Larunbateko ekitaldiekin hasiz, eguerdiko 12:00etan Elizondoko Merkatuzelaitik abiatuta kantu eta dantza jira eginen dute, porrotx eta hainbat abesbatzaren partehartzearekin. Zehazki, Gaztelua Abesbatza, Elizondoko Abesbatza Ttikia, Baztango Xulubitariak, Baztandarrak dantza taldea eta fanfarrea, Baztandarren Biltzarra, Baztango ikastetxeak eta Baztango Udala izanen dira laguntzaile. Herrian barrena kantu eta dantza jira bat proposatuko dute, herritar guztiei zabalik dena. Kerizu beretik elkartea, eta Hondarribiko Olagarro, Zarauzko Montetxio eta Lasarte-Oriako Xumela abesbatzek antolatzen dute.

Larunbat arratsaldeko 7etan, Abesbatzen Topaketa kontzertua eskainiko dute Erratzuko elizan Amaiurko Gaztelu, Hondarribiko Olagarro, Zarauzko Montetxio eta Lasarte-Oriako Xumela abesbatzek.

Maiatzaren 1ean, igande eguerdiko 12:30ean Amaiurko plazatik abiatuta Amaiurko Gazteluan kantuz jaialdia proposatzen dute Kerizu beretik elkarteak eta Olagarro, Montetxio eta Xumela abesbatzek. Amaiurko herriak eta Gaztelu abesbatzak lagundu dute ekitaldi hau antolatzen.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun