Baztango Udaberriko pilota txapelketaren finalak jokatu dituzte apirilaren 24an

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko api. 25a, 11:40
Txapeldun, txapeldun orde eta bertze hainbat partehartzaile, Aimar Olaizola pilotariarekin.

Bederatzi kategorietako azken partidak jokatu zituzten igande goizean Baztan udal pilotalekuan

Txarutak antolatutako Udaberriko txapelketako26. edizioko azken partidak apirilaren 24an, igande goizean jokatu zituzten Elizondoko Baztan udal pilotalekuan. Denera 117 bikote aritu dira txapelketan, gehienak nafarrak, baina baita gipuzkoarrak, bizkaitarrak, Errioxakoak eta Iparraldekoak ere. Finalen ondotik, Aimar Olaizolak banatu zituen sariak.

 

Umeak B kategoriako finalean, Paz Zigandako Unai Pariente eta Julen Rekaldek 18-7 irabazi zieten Elizondoko Xuban Goñi eta Elbeteko Imanol Goienetxeri.

Umeak A kategorian, Elizondoko Ugaitz Apeztegiak eta Amaiurko Arkaitz Goienetxek 18-7 irabazi zieten Ultzamako Oihan Belarra eta Aimar Iribarren-i.

Kimuak B kategorian, Lesakako Oihan Etxeberriak eta Goizuetako Beñat Apezetxeak 18-9 irabazi zieten Azpilkuetako Julen Arriada eta Iruritako Arturo Iturralderi.

Kimuak A kategorian, Errenteriako Iraitz Goikoetxea eta Ibai Etxeberriak 18-12 irabazi zieten Elizondoko Ibai Ballarena eta Oihan Obregozori.

Haurrak B kategorian, oiartzuarren arteko finalean, Mikel Aranburuk eta Gexan Albisuk 18-16 irabazi zieten Amets Arbelaitz eta Eneko Zalakain-i

Haurrak A kategorian, Zizurko Josu Igoak eta Elizondoko Asier Ballarenak 18-4 irabazi zieten Tolosako Aitor Altuna eta Jon Lopetegiri.

Kadete B mailan, Ultzamako Joar Lopez eta Ibai Hualdek 18-12 irabazi zieten Azpeitiko Haritz Aranbarri eta Mikel Unanueri.

Kadete A mailan, Arraizko Javi Oskozek eta Narbarteko Gaizka Agirrek 18-14 irabazi zieten Lekarozko Oier Ariztegi eta Etxarriko Borja Ganboari.

Gazte mailan, azkenik, Igantziko Oihan Canabal eta Iruñeko Pablo Cordonek 18-4 irabazi zieten Donostiako Julen Albisu eta Andoaingo Aitor Alberdiri. Aipatzekoa da, joan den urtean ere, gazte mailan txapeldun izan zela Canabal igantziarra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun