Lekarozko Aroztegia proiektuaz

Aroztegia eta gero zer? Plataformak elkarretaratzea eginen du Nafarroako Parlamentuaren aitzinean

Ttipi-Ttapa 2016ko mar. 1a, 08:22

Martxoaren 2an, asteazken goizeko 9etan, Palacio de Arozteguia enpresak eginen duen lan saioa dela-eta 

Palacio de Arozteguia S.L enpresak Parlamentuan lan saioa eginen du martxoaren 2an. Beraz, asteazken honetan, goizeko 9tan, Nafarroako Parlamentuaren aitzinean, Aroztegia...eta gero zer? Plataformak elkarretaratze bat deitu du Aroztegiako UGPSa gelditzeko eta Herri Galdeketa eskatzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun