Bagordiko aziendak saihesbiderat ez jausteko pasabide kanadiarra jarri dute

Ttipi-Ttapa 2016ko ots. 3a, 08:08
Bagordiko pasabide kanadiarra.

Baztango Udalak osorik beregain hartu du lana, 4.500 euro gosta dena

Baztango udalak Elbeteko Bagordi aldean kanadiar pasabidea egin du. Horrela, Bagordiko azienda buruak Elizondo-Elbete saihesbiderarat jaistea galeraziko da. Aitzineko legealdia artio Nafarroako Gobernuak nekazaritza azpiegituretako laguntzekin halako lanak finantziatzen zituen, baina laguntza horiek kendu zituenez, udalak osorik beregain hartu du, denera 4.500 euro. 

Lanak Oskaritzek egin ditu. Baztan osoan kanadiar pasabideak egiteko eskari gehiago dago: Arizkunen, Beartzunen, Lekarozen… Udalaren asmoa urtero bat egitea da. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun