erran.eus

Indar Gorriren aurkako polizia operazioa gaitzetsi dute Baztanen

  Gertaerak  Baztan

Atxilotuen artean Urko Gartzia lekaroztarra dago eta astearte arratseko 8etan batzarrea eginen dute berriz ere gaztetxean

Indar Gorriren aurkako polizia operazioaren harira eta Lekarozko Urko Gartzia atxilotuen artean dagoela jakinda, otsailaren 1ean, astelehen arratsean batzarre informatiboa egin zen Elizondoko Gaztetxean. 80 bat lagun bildu ziren eta bertaratuek atxiloketak gaitzetsi zituzten. Otsailaren 2an, astearte arratseko 8etan berriz biltzekoak dira Gaztetxean, azken berriak emateko eta mobilizizazioak iragartzeko.

Indar Gorriren aurkako polizia operazioa gaitzetsi dute Baztanen
80 bat lagun bildu ziren astelehen arratsean Indar Gorriren kontrako polizia operazioa gaitzesteko. | Ikusi handiago | Argazki originala

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa