Euskaraz Bizi Nahi dut Lasterketa abenduaren 3an eginen dute Baztanen

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2015ko abe. 1a, 11:03
'Katillukadak' umeendako bertso-txotxongilo ikuskizuna eskainiko dute ortzegun arratsaldean Iruritan.

Ortzegun eguerdian hitzordua izanen dute Elizondon eta arratsaldean, umeendako bertso-txotxongilo emanaldia Iruritan

Abenduaren 3a euskararen nazioarteko eguna da eta hau ospatzeko bi ekitaldi antolatu ditu Baztango Euskalgintza eta Euskara Zerbitzuak. Batetik, Euskaraz bizi nahi dut herri lasterketa eginen da Elizondon. Izen-ematea Foruen Plazan egin beharko da goizeko 11etan eta lasterketa 12etan hasiko da leku berean.

Bertzetik, arratsaldeko 6etan Katillukadak umeendako bertso-txotxongilo emanaldia ikusteko aukera eskainiko da Iruritako Damaso Zabalza Gizarte Bilgunean. 

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun