Baztanen dabiltzan uso-banden arazoa konpontzeko kanpaina eginen dute Udalak eta Ehiza eta Arrantza Elkarteak

Ttipi-Ttapa 2015ko aza. 30a, 09:11

Uso-bandak non dauden jakin eta ondotik nola aurre egin erabakiko dute

Baztango zenbait herrietan uso-bandak dabiltzalako arazo batzuk sortzen ari dira (adibidez nekazariei ikuluetan, etxetan etab.). Horregatik, Udaletik konponbide bat bideratzeko eta arazoa konpontzeko asmoz, Ehiza eta Arrantza elkartekin batera plangintza bat antolatu dute.

Juan Cruz Iriarte, Baztango Udaleko Ingurumen, Nekazaritza eta mendietako zinegotziak aipatu duenez, «plangitzaren barne dago jakitea zein herrietan eta zein lekuetan dauden arazoak eta ondotik erabaki nola aurre egin usoei, alde batetik tranpekin eta bertzetik ehizatuz».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun