Indarkeria sexista salatzeko elkarretaratzea egin dute Elizondon

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2015ko aza. 25a, 15:44
Emakumeenganako Indarkeria salatu dute Elizondoko elkarretaratzean.

Azaroaren 25ean, Emakumeenganako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunaren harira elkarretaratzea egin dute asteazken eguerdian Elizondoko Foruen Plazan. Eguraldi euritsu eta haizetsuari aterpean aurre eginez, ehun bat lagun bildu dira, ‘Indarkeria sexistarik ez!’ zioen pankartaren gibelean.

 

Aste honetako ekitaldiak

Elkarretaratzeaz gain, bertze zenbait ekitaldi gauzatuko dira aste honetan Baztanen.

Azaroaren 24tik abenduaren 2ra, Galtzagorri elkartearen Itsaspeko bihotzak erakusketa, genero berdintasuna, hezkidetza eta haur literatura aretoa zabalduko da Elizondoko liburutegian. Goizetan ikastetxeendako tailerrak eginen dituzte eta arratsaldetan 4etatik 9etara zabalduko dute.

Azaroaren 27an, ortziral arratsaldeko 5etan Itsaspeko Bihotzak helduendako saioa izanen da Elizondoko liburutegian.

Azaroaren 29an, azkenik, Txalo Produkzioak taldearen Datorren urtean hobeto antzezlana ikusgai izanen da Iruritako Gizarte Bilgunean, igande arratsaldeko 7etatik aitzinera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun