Eguberrietako erosketak aitzintzeko aukera eskainiko du Baztango Ortziral Beltzak

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2015ko aza. 24a, 07:22
Ortziral Beltzean, puxka beltzak dituzten komertzioetan deskontuak eta ostatuetan pintxo-poteak eskainiko dituzte

Azaroaren 27an eskaintza bereziak, pintxo-potea eta musika izanen dute 

Azaroren 27an Ortziral beltza eguna ospatu behar dute Baztanen, Bertan Baztan merkatari eta zerbitzuen elkarteak, Baztango Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntzaz antolatua.

Egun horretan puxika beltzak dituzten komertzioetan deskontu bereziak egin behar dituzte, Eguberrietako opariak erosteko.

Dendak gaueko 10:00ak arte zabalik egonen dira eta ostatuetan pintxo potea eta musika eskainiko dute.

Erlazionatuak

Bertanen Ortziral Beltza

Xorroxin irratia 2015 aza 25 Baztan

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun