Xaulik zozketatutako Lesagibelen artelana Maxux Goñiri suertatu zaio

Ttipi-Ttapa 2015ko aza. 17a, 07:29
Xaulik larunbatean eman zion Lesagibelen eskultura Maxux Goñi saridunari.

Urriaren 31n egin zen zozketa eta azaroaren 14an eman zuten saria

Xauli adimen desgaitasunerako aisialdiko klubak bere jarraipena arriskuan ikusten du, zeren administrazio publikoetatik etortzen zen dirua murriztu baita. Urteko 12.000 euro inguruko aurrekontua jarduerak egiteko erabiltzen da guztiz, zeren pertsona arduradunek boluntario bezala lan egiten dute, inongo diru saririk jaso gabe bere lanagatik. 

 

Azkeneko 17 urte hauetan bezala funtzionatu ahal izateko, zenbait kanpaina martxan jarri dira dirua eta arazoaren ikuspena lortzeko. Horien artean, honetarako preziski emandako Lesagibelen artelan bat zozketatu da.

Zozketa urriaren 31n egin zen eta Maxux Goñi Otxandorenaren eskuetan zegoen 448 zenbakia izan zen saritua. Larunbat honetan, azaroak 14, entregatu zen saria eta Xaulitik eskerrak eman nahi dizkiote Legasibeleri bere eskulturarengatik. «Aurten ere jarraitzen dugu eskertzen lagundu gaituzuen pertsonei zuen esfortzuagatik, beraz, bazkide gehiago egin daitezen animatzen dugu», diote Xaulitik.

Informazio zehatz eta zabalago baterako, hurbildu zaitezke www.xauli.org webera edo Xauli.info@gmail.com postara edo honako telefonoetan 948 58 14 58, 606 160 455

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun