Teknologia berrien inguruko prebentzio saioak egin dituzte Baztan, Urdazubi eta Zugarramurdin

Ttipi-Ttapa 2015ko aza. 9a, 07:35

Lehen Hezkuntzako 6. Mailako ikasleek erabilera osasuntsua eta arrisku gabekoa landu dute

Jakin badakigu, gaur egun teknologia berriak gure egunerokotasunaren parte direla. Horregatik, Baztan, Urdazubi eta Zugarramurdiko Gizarte Zerbitzuek Teknologia berrien erabilera osasuntsua eta arrisku gabekoa lantzea helburu duten prebentzio saioak antolatu ditu. Saio hauek zonaldeko eskoletako Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleei zuzenduak egon dira. 

Hauetan, hainbat eduki landu dira: teknologia berrien aukera eta arriskuak, norbere irudiaren babesaren garrantzia, ziberbullying-a eta babes neurriak erraterako. Teknologia berriek onurak eta arriskuak dakartzate eta hauen berri izatea beharrezkoa dela iruditzen zaigu ahalik eta modu egokienean erabili ahal izateko dituen arriskuak saihestuz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun