Arriskua sortzen zuten zuhaitzak kendu ditu Baztango udalak

Ttipi-Ttapa 2015ko urr. 27a, 07:25
Erratzuko Untxide auzoan telefono eta argi kable gainerat eroria zen zuhaitza kendu du Udalak.

Erratzuko Untxide auzoan eta Izpegiko bidean

Baztango udalak aitzineko astean Erratzuko Untxide auzoan argi eta telefono kable gainerat eroria zen zuhaitza kendu du. Bertzalde, Izpegiko bidean erori hurren zen zuhaitza ere kendu du. Kasu horretan, udalak hala eskaturik, lanak Mariezkurrenak egin ditu, errepidearen mantenimenduaren ardura beregain baitu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun