Gas-natural Baztangoizarat eramateko bilera egin dute

Ttipi-Ttapa 2015ko urr. 13a, 07:38
Balleko Etxeko ordezkariek Baztangoizarat gas naturala ekartzeko eskaria egin zuten.

Inguru horretara gasa eramatea zaila dela, baina azterketa egiteko hitza eman diote Gas Naturaleko zuzendariek udal ordezkariei

Gas Natural enpresa Gartzainen lanak egiten ari dela aprobetxatuz, joan den astean Baztango udaleko ordezkaritza Gas Naturaleko ordezkariekin bildu da, tartean, Miquel Andreu Gas Navarrako ordezkaria zela. Baztango udaletxean egindako bilkuran Joseba Otondo alkateak eta Florentino Goñi zinegotziak gas-natural hornidura Arizkun eta Erratzu alderat eramateko eskaria egin zieten. Gas-naturaleko ordezkariek inguru horretarat gasa eramatea konplikatua dela erran zuten baina azterketa egiteko konpromisoa hartzen zutela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun