Baztango Udalak mendi-pistak irekitzeko eta mendi-lanak egiteko adjudikazioak egin ditu

Ttipi-Ttapa 2015ko abu. 4a, 07:22

Baztango Udalak Basabarren mendiko pista irekitzeko eta toki desberdinetan hainbat mendiko lan egiteko lan-adjudikazioak egin ditu. Modu horretan Mariezkurrenak Basabarreko pista 67.065 eurorengatik irekitzeko ardura hartu du. Bertzalde, Lanalekonek 33.616 eurorengatik hainbat mendiko lan eginen ditu: Ameztiko, Kaltzadako zokoko eta Irrioko landaketen garbiketa; Aritzakungo landaketa zahar batean hiru kilometro alanbreren bilketa; Belateko bazkalekua hobetzeko desbrozatze lanak eta LICaren barnean diren zuhaitzen kapetatzea. Lanak abuztua eta urria artean egin beharko dira.

Bertzalde, lan hauek Nafarroako Gobernuak % 45arekin laguntzen ditu eta gainerakoa Udalaren gain dago. Nafarroako Gobernuak diru-laguntza deialdia berandu argitaratu duela aipatzekoa da eta, horregatik, lanak emateko prozedura eta lanak egiteko denbora aski estua da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun