Egur loteak eskatzeko epea ireki du Baztango Udalak

Ttipi-Ttapa 2015ko uzt. 15a, 07:27

Abuztuaren 31ra bitarte eta etxera eramateko aukera ere bada 

Urtero bezala, Baztango Udalak egur loteak eskatzeko epea ireki du. Iaz bezala, aurten ere, egur lotea etxera eramateko zerbitzua eskainiko dute.  Egur lotea eskatzeko epea abuztuaren 31ra arte egonen da zabalik. 

Lotearen prezioa 12 eurokoa da eta prezio horretan, norberak bota behar du egur lotea eta bakoitza arduratzen da bere arbolak menditik ateratzeaz eta garraiatzeaz.

Baina iaztik aitzinera, bigarren aukera ere bada. Enpresa bat arduratzen da lan horietaz eta egur lotea (enborrak) etxera eramateaz. Kasu honetan, interesatuek 522 euro inguru (BEZ barne), ordaindu beharko dute. Bigarren aukera hau iaz hasi zen eskaintzen Baztango Udala, jende aunitzek gaur egun ez dituelako baliabideak bere loteak menditik ateratzeko (arbolak botatzeko, traktoreak, kamioiak…).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun