Baztango Udalak harrera egin die Bidasoaldean dauden Saharako haurrei

Ttipi-Ttapa 2015ko uzt. 13a, 10:03
Saharatik etorritako neska-mutikoak, Balleko Etxeko atarian.

Baztango Udalak harrera bero bat egin die Baztan-Bidasoaldera uda pasatzera etorritako haur sahararrei eta haien etxeetan dauden familiei. Urtero bezala, Saharaztan Elkarteari esker, haur hauek gure inguruan bi hilabeteko egonaldia pasatzeko aukera izaten ari dira.

 

Baztango Udalak harrera hunkigarria eskaini zien, Joseba Otondo alkatea buru zela, bertze zenbait zinegotzirekin, opari bana eta guzti emanez. Ondotik, Balleko Etxearen atarian argazkia atera zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun