Uholdearen urteurrena gogoratuko dute Baztanen uztailaren 4an

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2015ko eka. 30a, 07:07
Uholdearen urteurrenerako erabiliko duten irudia.

Elizondoko herriak eta Bertan Baztanek hainbat ekitaldi antolatu dituzte larunbaterako

Baztanen iazko uholdeek utzitako ondorio txar eta on guztiak gogoratzeko ekitaldi andana antolatu dituzte Elizondoko herriak eta Bertan Baztan elkarteak uztailaren 4rako, juxtu urtea betetzen den egunerako.

 

Larunbat goizeko 10etan mural margotzea eginen dute. 17:00etan bizikleta martxa eginen dute Erratzutik Elizondora. Bizikletak eramateko 16:30eean geldituko dira Elizondoko plazan.

18:00etatik 21:00etara, Jaime Urrutia karrikan dendak eta artisauen lanak jarriko dituzte eta argazki erakusketa ere zabalduko da. Aldi berean, 19:00etatik 21:00etara Jaime Urrutia karrikan Bertan elkarteko ostatuetan pintxopote eginen dute. 20:00etan, Uholdearen Ibilbidearen inaugurazioa eginen dute, Herriko Etxetik abiatuko den kalejira batekin. 21:00etan Baztanzopak eskainiko dituzte Ziga Margolariaren Plazan eta 22:30ean ikuskizuna jarriko dute Txokotoko zubian. Pantaila erraldoi bat ere jarriko dute hori ikusteko.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun