Hirugarren mailan ariko da Baztan Futbol Taldea

Ttipi-Ttapa 2015ko eka. 29a, 09:19
Baztan Futbol Taldekoak hirugarren mailara igoera ospatzen Elizondon.

Izarra taldea Bigarren B mailara igo da eta honen lekua hartuko dute

Denboraldi bikain baten ondotik, Nafarroako Preferente mailatik heldu den urtean sortuko den Maila Autonomikora igotzea lortua zuen Baztan Futbol Taldeak. Baina Izarra taldea hirugarren mailatik bigarren B mailara igo dela baliatuz, Lizarrako taldeak utzi duen tokia hartuko du Baztango taldeak. 

 

Karanbolaz izan bada ere, atzo ederki ospatu zuten Baztan Futbol Taldeko jokalari, entrenatzaile eta zuzendaritza batzordeko kideek igoera, suziriak botaz eta besta eginez. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun