Basurde arrastoko txakurren Nafarroako Kopa Baztanen jokatuko da maiatzaren 30ean

Ttipi-Ttapa 2015ko mai. 28a, 07:48

Belate inguruan eginen da eta Venta Quemadan dute hitzordua larunbatean 09:00etan

Basurde Arrastoko txakurren Nafarroako II. Kopa maiatzaren 30ean eginen dute Belate inguruan, Baztango Ehiza eta Arrantza Elkarteak, Udalaren laguntzaz antolatuta. Larunbat goizeko 9etan geldituko dira Venta Quemadan, konpetizioan hasteko. Izen emateko 670401774 (Unai) edo 646 050321 (Javier) telefonoetara deitu behar da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun