Baratzeko mamuen tailerra eskainiko dute Baztanen ekainaren 6an

Ttipi-Ttapa 2015ko mai. 27a, 08:10

Ikastaroa doan izanen da eta ekainaren 3a artio eman daiteke izena

Baztango Kultur Batzordeak antolatuta baratzeko mamuen tailerra haurrendako eginen dute ekainaren 6an, larunbatarekin. Izen emateko epea ekainaren 3 artio zabalik da Arizkunenean. Matrikula doan izanen da, baina hamar haur ez badira apuntatzen, bertan behera utziko da ikastaroa.

Ekainaren 6an, larunbat goizeko 10:30etik 13:30era eskainiko dute ikastaroa Amaia Zinkunegik eta Ines Gerekak, Elizondoko plazan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun