Balleko Etxeak diploma jaso du Nafarroako Gobernuko hezkuntza kontseilariaren eskutik

Baztango udaletxean praktikak egiten aritu da Luis Meoki ikasturte osoan 2015ko mai. 25a, 10:45
Ikaslea, Balleko Etxeko eta gizarte zerbitzuetako langileekin, diploma jaso zutenean.

2014-2015 ikasturtean Baztango Udaletxean praktika dualak egin dituen ikaslea izan da, hasierako lanbide kualifikazio programa modalitate berezian egiten ari den ikasketen harira, 300 orduko iraupenarekin.

 

Praktika dualaren funtsa ikasketa urtean lan prestakuntza erreala egitea da  Baztango Udalean izan den Luis Meoki ikasleak bulego laguntzaile eta mantenu lanak egin ditu gizarte zerbitzuan: espedienteak erregistratu,  kopistegiko lanak, jendaurreko atentzioa, kanpo mantentze lanak, konpostadoren jarraipena… guzti hau Elizondoko Lanbide Eskolako tutore, orientatzaile eta Udaleko gizarte zerbitzuko gizarteratze teknikoen jarraipen eta koordinaziopean. 

2015eko apirilean Baztango Udalak Nafarroako Gobernuko hezkuntza konseilariaren eskutik, diploma bat jaso zuen hasierako lanbide kualifikazio programa modalitate bereziko ikasleari lantoki prestakuntza aukera emateagatik.  

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun