Kasik 12.000 euro bildu ditu Nafar Mendik Elizondoko Zahar Etxerako

Ttipi-Ttapa 2015ko api. 28a, 08:28
Nafar Mendiko arduradunek txekea eman zioten Zahar Etxeko kudeatzaileei.

Martxoan egindako elkartasun kanpaina bildutakoarekin txekea eman dute

11.988 euro bildu ditu Arraiozko HiperSimply Nafar Mendik merkataritza guneak Elizondoko Francisco Joaquin de Iriarte Zahar Etxearen alde martxoan, zenbait hornitzailerekin batera egindako elkartasun eta laguntza kanpainan.

Zahar Etxea kudeatzen duen Patronatuarin txekea eman zion joan den astean, Zahar Etxeko 50 bat lagunekin egindako bazkarian. Elkartasun kanpaina hau, joan den urteko uztailaren 4ko uholdeen ondorioz izandako kalte larriak ordaintzen laguntzeko egin dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun