Elizondoko Abesbatzak Donostian eskainiko du emanaldia larunbatean

Ttipi-Ttapa 2015ko api. 24a, 12:21
Harat honatean dabil azken asteotan Elizondoko Abesbatza.

Loiolako Jesusen Bihotz Sakratuaren parrokian Ibaiertz Abesbatzarekin batera

Elizondoko Abesbatzak Donostiako Loiolako Jesusen Bihotz Sakratuaren parrokian eskainiko du kontzertua ekainaren 25ean, larunbat arratseko 8etan hasita.

Kontzertu hau Josu Elberdinek zuzentzen duen Ibaiertz Abesbatzarekin burutzen ari diren elkartrukearen barnean kokatzen da. Ibaiertz Abesbatzak ere parte hartuko du saioan.

Hilabete honetan Bartzelonako Mollet del Vallès herrian eta Irunen kantatu ondoren oraingoan Donostiara joanen dira.

Kataluniarako egindako bixitaren truke ere, Bartzelonako Mollet del Vallès herriko Ampacanta abesbatzak eta Elizondoko Abesbatzak ahots kontzertua eskainiko dute maiatzaren 1ean 20:00etan Iruritako elizan, Daniel Gálvez eta Isabel Lacar-en zuzendaritzapean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun